Aitor Franco eta Arkaitz Anza presoak kalean, zigorrak murrizteko eskatuta

2016ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERRENTERIA. Aitor Franco eta Arkaitz Anza euskal presoak aske utzi zituzten atzo. Leongo (Espainia) espetxetik irten zen lehena, eta Valladolidekotik bigarrena. Defentsak eskatua zuen zigorra murrizteko, «larritasun gutxiko delituei» buruz Espainiako Zigor Kodean iaz sartutako artikulu bat oinarri hartuta. Seina urteko zigorra zuten; denera, lau urte eta erdi egin ditu preso Anzak, eta urtebete gehiago Francok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.