EH Bilduk 2015eko hauteskundeetarako Bilborako eta Bizkairako hautagaiak aurkeztu ditu. Josu Unanue Bermeoko alkateordea Bizkaiko ahuldun nagusi izateko hautagaia izango da. Hiesaren aurka egindako lanagatik da bereziki ezaguna Unanue. Aitziber Ibaibarriaga Bilboko Udaleko zinegotzi eta Bilduko bozeramailea, bestalde, alkatetzarako lehiatuko da. Azken hori “EAJ, PP eta PSE blokeari” mintzatu zaio, eta, adierazi duenez, “kudeatzaile onak dira, baina ez publikotasunarenak, baizik eta finantza elitearen kudeatzaileak”. Alde horretatik, Bilboko ezkerreko jendeari deia egin dio “klase politikoaren pribilegioak amaitzeko” eta boteretik kentzeko eta, aldi berean, “pertsona guztientzako eskubide guztiak” bermatzeko.
Unanuek, bestalde, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen adierazpenei erantzun die. Euskal Herriaren estatu politikoaz hitz egiteko aurretik krisitik atera beharra dagoela esan du Ortuzarrek aste honetan. Unanuek, ordea, “hain zuzen ere alderantziz” egin beharra dagoela adierazi du: “Burujabetza lehenik, herri honen potentzial sozial, politiko eta ekonomiko guztia askatzeko”
Ekitaldian, besteak beste, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak egon dira, baita koalizioak Bizkaian dituen hainbat batzordekide eta Bilboko Udaleko hainbat zinegotzi ere.