Euskal presoak

Aitzol Gogorza "etxeratzeko", indarrak “batzera” deitu dute

Larri gaixo dagoen presoaren eskubidearen aldeko taldeek mosaiko bat egin dute Errenterian.

Errenterian eginiko mosaikoa. OARSOALDEKO HITZA
Berria
2017ko uztailaren 1a
10:33
Entzun

Espainiako espetxe araudiko 100.2 artikulua ezarrita, larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza presoak bere zigorra etxean bete dezan eskatu dute, espetxealdia arindu eta  bere gaixotasunarentzat aproposa den tratamendua jasotzeko aukera izan dezan. “Aitzolek eta bere gertukoek pairatzen duten sufrimenduarekin amaitu behar dugu”, adierazi dute mobilizazioaren deitzaileek.

Gogorza Basauriko espetxean (Bizkaia) dago eta gaitz larria du; Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin.

Errenteriako Sarek antolatu du ekitaldia, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian dozenaka lagun bidu dira, mosaiko bat osatzeko. Eider Rodriguez eta Arkaitz Miner herrikideen olerki musikatu batekin egin diete harrera herritarrei.

Azken urteetan askotarikoak izan dira Gogorzaren askatasuna eskatzeko egin diren mobilizazioak. Zinegotzi eta zinegotzi ohiak —ia alderdi guztietakoak—, gehiengo sindikala, elizarekin harremana duten taldeak, Orereta Ikastolako langileak, tabernariak, eskubaloi jokalariak… azken hilbateetan, askotariko talde, elkarte eta eragileak batu zaizkio eskaerari, eta horiek denak batzeko baliatu nahi izan dute ekitaldia.

"Mezu horrekin eroso sentitu dira herriko alderdi, talde edo eragile gehienak. Orain, hori herrira are gehiago zabaltzeko garaia da. Ekintza puntualetatik, egunerokora eramatea da asmoa", adierazi zuten ekitaldiaren deitzaileek.

Horrekin loturik, ETAren armagabetzea gauzatzeko gizarte zibilak erakutsitako “inplikazioari” eutsi behar zaiola azaldu dute. “Giza eskubideen defentsan artisau asko beharko dira”, gaineratu dute, eta Eduardo Galeano idazlearen hitz batzuk gogoratu dituzte “Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.