DYAko bi lagunek Aizkorrin, Brinkola aldean, hilik aurkitu dute lehengo asteko asteazkenetik desagertuta zegoen emakumea. Mila metroko altueran zegoen gorpua. Asteasukoa zen emakumea, eta 37 urte zituen.
Legazpira trenez joateko asmoa zuela azaldu zien bere senideei, handik Aizkorrira igotzeko. Emakumearen txakurra astelehenean Legazpiko kaleetan azaldu zen, eta familiak salaketa jarri zuen Tolosako ertzain etxean.
Ertzaintza eta DYA aritu dira bilaketa lanetan, helikoptero eta guzti.