"Alde hemendik, utzi bakean Euskal Herria" lelopean antolatu du herri mugimenduak mobilizazioa, ekainaren 15erako, 19:30ean, hamabost herritan: Agoitz, Durango, Altsasu, Eibar, Bilbo, Elizondo, Galdakao, Laudio, Iruñea, Gernika, Oñati, Leitza, Lekunberri, Ordizia eta Zarautzen.
"Okupazio indarrak" Euskal Herritik joan daitezela eskatzeko egingo dituzte mobilizazioak. "Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorritako indar polizialek ez dute lekurik hemen", dio mugimenduaren aurkezpen oharrak.
Euskal Herrian "sekulako militarizazioa" dagoela salatu du mugimenduak, datu batzuk ematearekin batera. Europako Batasunean herritarreko polizia gehien duen herria da Euskal Herria; mila biztanleko sei, mugimenduak dauzkan kopuruen arabera. Europako Batasunak mila biztanleko bi polizia gomendatzen ditu.