politika

Alderdi Eguna, bozei begira

Igande honetan ospatuko du EAJk bere eguna, Gasteizko Forondan. Aurten, Iñigo Urkullu EBBko presidenteak ez ezik, Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao eta Markel Olano ahaldun nagusiek ere hitz egingo dute. Leloa, 'Euskadi sasi guztien gainetik'.

2010eko irailaren 22a
15:40
Entzun
Igandean ospatuko du EAJk Alderdi Eguna, 34.a, 2011ko udal eta foru hauteskundeei begira. Iaz Eusko Jaurlaritza galdu zuen, eta datorren urtean jokoan izango ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak. Euskadi sasi guztien gainetik leloa jarri diote aurtengo Alderdi Egunari.

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak ez ezik, domeka honetan Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia, Jose Luis Bilbao Bizkaikoa eta Markel Olano Gipuzkoakoa ere mintzatuko dira oholtzatik. Hirurak 2011n ere ahaldungai izango dira. Nafarroa Bai koalizioan hautagai izango den jeltzale batek ere hitz egingo du, gaur EAJk aurkezpenean esan duenez.

Belen Greaves EBBko idazkariaren arabera, "krisi ekonomikoa, euskal gizartean bizikidetzaren normalizazioa eta [EAEko] autogobernuan sakontzeko beharra" ere badira EAJren "erronkak". Hori guztia lortzeko, euren militanteak "aktibatu" egin nahi dituzte.

Gasteizen izango da Alderdi Eguna, Forondan. EAJk dio ehun mila lagun batu nahi dituela. 33 txosna jarriko dituzte, 19.000 lagunentzako bazkaria, ehun dantzari ariko dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.