Eusko Jaurlaritzak 5.670.000 euro emango dizkie aurten Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei, haien jarduera finantzatzeko. Iaz, 6.300.000 euro eman zizkien, eta, beraz, %10 jaitsi du laguntza aurten.
EAJk 2.281.942 euro jasoko ditu; PSE-EEk, 1.844.766; PPk, 885.691; Aralarrek, 339.520; EAk, 105.907, eta UPDk, 48.073. Jaurlaritzaren oharrak jasotzen duenez, Ezker Batuari 164.096 euro dagozkio. Baina, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, Ezker Anitzara bideratuko da diru hori, EBren izenean aulkia eskuratu zuen ordezkari bakarra (Mikel Arana) Ezker Anitzako ordezkari izatera pasatu baitzen gero.
Alderdi politikoei diru laguntza jaitsi die Jaurlaritzak
5,6 milioi euro jasoko dituzte Eusko Legebiltzarreko alderdiek aurten, iaz baino %10 gutxiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu