Alderdien mahaia eratzeko elkarrizketak ETAk "hondatu" zituela dio Imazek

2006ko abenduaren 4a
19:03
Entzun
Ezker abertzalea gogor kritikatu du EAJren zuzendaritzako presidenteak, eta Anoetan hitzemandakoa apurtzen aritzea egotzi dio.Alderdien mahaia eratzeko negoziazioak ondo zihoazela ziurtatu du, baina "ETAren esku-hartzearen" ondorioz zapuztu zirela.

2004ko azaroaren 14an Anoetan egindako adierazpena urratzen ari da Batasuna Imazen iduriko: orduan konponbide politikoa eta baketzea bereiztearen aldeko apustua egin zuela iritzi dio, baina orain berriro bide biak nahasten ari dela.

"2004ko azaroan Otegik esan zuen hura nahiko nuke betetzea: indarkeria kaletik atera behar dela eta bi bide behar direla. Esandako hura hausten dari da alderdien artean mintzagai genuena baldintzatzeko saioa dagoen heinean. Ematen du adostasun horiek gustatzen ez zaizkion neurrian ETA esku hartzeko mehatxua egiten ari dela, eta eskema hori ez da onargarria", esan du Imazek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Prozesuak une honetan duen zailtasun handiena "ETAren esku hartzeko ahalegina" dela erantsi du Imazek. Hain zuzen ere, alderdien mahaia eratzeko elkarrizketak une batean ondo eta aurreratuta zeudela ulertarazi du buruzagi jeltzaleak, baina ETA adosten ari zirenarekin bat ez zetorrenez akordioa baldintzatzen saiatu zela, eta horrek hondatu zuela egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.