Etxetik 370 kilometrotara zegoen Alfredo Remirez Darocako espetxean, eta etxetik 40 kilometrora izango da orain, Zaballako espetxean. Euskal Herriratu dutela jakinarazi du, gaur, Alfredo Remirez amurrioarrak, bere askatasuna aldarrikatzeko plataformak Twitterren adierazi duenez.
Alfredo Remirez Amurrioarrak Zaballa-Araba espetxera mugitu dutela jakinarazi du duela gutxi. Alfredo bere herritik 370 kilometrora giltzapetuta zegoen Darokako espetxean.
— Alfredo Remirez (@ErreHarriaLIBRE) 2018(e)ko abuztuaren 10(a)
Alfredo etxera!
Euskal Presoak Kalera pic.twitter.com/DPE6c7FqP3
2017ko otsailean, Twitterren "terrorismoa goratzea" egotzi zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Remirezen defentsak, orduan, akordio bat egin eta urte eta erdiko espetxe zigorra eta 14 hilabete eta sei hilabeteko inhabilitazioa onartu zuen, horrela kartzela sahiesteko.
Auzitegi Nazionalak, ordea, Remirezek lehenago epaitegi beretik jasotako kondena bat erabili zuen hura kartzelaratzeko. 2009an, Remirezi urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten, Amurrioko (Araba) festetan euskal preso bat irudikatzen zuen panpina bat erakusteagatik. Auzitegi Nazionalak sententzia hori erabili zuen amurrioarra kartzelan sartzeko.
2017ko azaroan espetxeratu zuten Basauriko kartzelan, eta joan den otsailean Zaragozako Daroca espetxera eraman zuten. Handik lekualdatu dute, gaur, Zaballara.