politika

Alkarbide orain Hamaikabat da

2009ko uztailaren 24a
17:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkar aldatu du izena Alkarbidek, orain Hamaikabat baita (H1!), eta hala izango da aurrerantzean. EAtik aldegindako afiliatu batzuek sortu zuten Alkarbide orain dela pare bat hilabete. Haien asmoa "euskal politika berpentsatzea" eta "euskal abertzaletasuna suspertzea" da. "Politikagintza eta euskal gizartearen arteko tartea murriztu nahi dugu".

Martin Beramendi da behin-behineko talde sustatzaileko bozeramailea, eta azaroan egingo dute kongresua. Iñaki Galdos Gipuzkoako EAko presidente ohia da alderdiko kideetako bat. “Abertzaletasun historiko eta instituzionala babesten dugun pertsonek Alkarbide sortu genuen hasierako fase batean eta proiektu politiko berri honi atxikimendua adierazi zuten karpu publikoei babesa eskaintzeko”, adierazi du Beramendik gaur, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.