Almadia Eguna

Almadiak ailegatu dira Burgira

Hamabietan puntuan zeharkatu dute herriko presa, inguruan bildutakoen txalo artean. Bideoa: Almadien eguna Burgin (Iker Tubia). [youtube]http://youtu.be/hiHUaR6Mriw[/youtube]

Iker Tubia.
2014ko maiatzaren 3a
20:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Ura bizi-bizi dator Eska ibaian behera. Horrek almadien abiadura bizkortu egin du, eta espero baino ordu erdi lehenago ailegatu dira. Hamarretakoa hartu ondoren abiatu dira almadiazainak Burgira (Nafarroa), eta hiru kilometroko ibilbidea egin dute herriko zubira ailegatu arte. Lehenbiziko almadia azkar jaitsi da presan behera, baina bigarrena tronpatu egin da. Hala ere, berehalaxe konpondu dute arazoa gidariek eta ongi bukatu dute bidea. Bien bitartean, herritar batzuek antzinako garbitzaileen rola jokatu dute ibaiaren ertzean.

Ekitaldi nagusiaren ondoren, Erronkariko gaztaren kanpainari hasiera eman diote eta bazkaria izan dute. Bazkalondoan urrezko almadia eman diete Erronkaribarreko Erretiratuen Elkarteari eta Tajo Garaiko Gantxeroei. Arratsaldean besta ez da geratu: kale animazioa, artisau azoka, kontzertuak eta jaia izango da gauera arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.