'Altsasuko auziari' buruzko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

2017ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ALTSASU. Jon Maia bertsolariarenak dira hitzak, Pello Reparazena da musika, eta zortzi abeslarik jarri diote ahotsa. Atzo aurkeztu zuten herrian bertan Altsasuko auziari buruzko Aurrera Altsasu izeneko abestia eta bideoklipa. Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villarreal El Drogas, Julio Soto, JuanRa eta Fernando Sapo aritu dira abeslari lanetan. Bideoklipa ikusgai dago Altsasuko gurasoen webgunean: www.altsasugurasoak.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.