Atxiloketa

Amaia Urizar inkomunikatuta kartzelaratu dute

Gaur goizean eraman dute Amaia Urizar Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aurrean deklaratzera. Iturri Judizialek jakinarazi dutenez, Urizarrek ez du inolako deklaraziorik egin. Morenok Urizar kartzelaratzeko agindua eman du, baldintzarik gabe. Askatasunak salatu duenez, Urizar inkomunikatuta eraman dute deklaratzera eta kartzela ere halaxe sartu dute. Iturri polizialen arabera, Urizarren atxiloketa Haritz Totorikaren atxiloketaren ondorioa da. ETArentzat azpiegitura lanak egitea eta iheslariei laguntzea leporatzen dio Guardia Zibilak.

2004ko azaroaren 2a
14:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehengo ostiral goizaldean Guardia Zibilak Bilbon atxilotutako Amaia Urizar gaur eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, Ismael Moreno epailearen aurrean deklaratzera. Iturri Judizialen arabera Urizar ukatu egin da epailearen aurrean deklarazioa ematera. Morek 22 urteko neska kartzelaratzeko agindua eman du, baldintzarik gabe.

Iturri polizialen arabera, Urizarren atxiloketa Haritz Totorikaren atxiloketaren ondorioa da. ETArentzat azpiegitura lanak egitea eta iheslariei laguntzea leporatzen dio Guardia Zibilak. Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatua egon zen egunetan tortura eta tratu txarrak jasan dituela esan zien Haritz Totorikak senitartekoei, igandean. Guardia Zibilaren egoitzan jasandako tratua «oso latza» izan dela azaldu zien Totorikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.