Oroimen Historikoa

Amaitu ez den 36ko gerra: hobiak

36ko gerrako hobien gainekoak daude jasota Oroiteria webguneko laugarren atalean. Hobiei zein exhumazioei buruzko datuak eta hauen mapa osatua biltzen ditu Datzan atalak. 80 urte bete dira 1936ko gerraren abiapuntu izan zen estatu kolpetik, eta gerra hari buruzko webgune berezia egin du BERRIAk: Oroiteria.

Berria
2016ko uztailaren 21a
09:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Mapa batean bildu ditu 36ko gerrako hobiak Oroiteria webguneko laugarren atalak. Euskal Herriko hobien mapa ere biltzen du Datzan atalak. Erakundeek 275 hobi dituzte mapan kokatuta. Horien egoerari buruzko xehetasunak daude bertan jasota: exhumaziorik egin den, zenbat gorpu dauden, eta zein gertaerari lotuta dagoen hobi bakoitza.

Bost ataletan, 36ko gerra bera ez ezik, hari buruzko guztia jasotzen du Oroiteria webguneak. Amagoia Iban kazetariak koordinatutako lan honek bost atal nagusi ditu gaur-gaurkoz, eta seigarren atala izango du udazkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.