Maite Aristegi eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuek Nafarroako egoeraren inguruko prentsaurreko bat eman zuten atzo. Aristegiren arabera, Espainiako Kongresuan PPren «zerbitzaririk leialena» bihurtu da UPN, baldintzarik gabeko babesa eman diolako PPri. «Duen izaera zentralista estaltzeko baino ez dira UPNren ustezko nabarrismoa eta euskal independentismoaren aurka daraman kanpaina histerikoa». Era berean, uste du PSN «iparrik gabeko alderdi bat» dela, gobernuan UPNren eskutik doalako.
Horren aurka, Amaiurrek azpimarratu du «inoizko mobilizaziorik handienak» izan direla, eta alderdi sozialistari eskatu dio UPN alderdiarekin duen harremana hausteko.
Amaiurrek dio PPren morroi dela UPN, eta «iparrik gabe» ikusten du PSN
Azken asteetan inoizko mobilizazio handienak izan direla deritzo, eta UPNrekin hausteko eskatu dio PSNri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu