Amaiurrek uste du Espainiako araudia "bankuen interesei begira" dagoela

2013ko martxoaren 14a
12:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Rafa Larreina Amaiurreko Espainiako Kongresuko diputatuak esan du Europako justiziak berretsi egin duela koalizioak salatutakoa: "Espainiako legeak bankuen eta espekulatzaileen interesei begira daude".

Europako Batasuneko Justizia Epaitegiaren ebazpenaren harira, Euskal Herriak burujabe izatearen beharraz ohartarazi du Larreinak: "Euskal Herriak burujabetza beharrezkoa duela berresten digu sententzia honek. Gure politika ekonomikoak eta sozialak garatu behar ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.