Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako polizia operazioa

Amando Hernandezek eta Mikel Azkunek deklaratu dute, eta Mikel Arrizabalagari ari zaio galdeketa egiten Del Olmo epailea

Tolosaldeko Komunikabideak-eko Amando Hernandez tolosarrak eta Ardatz komunikazio enpresako arduradun Mikel Azkune azpeitiarrak deklaratu dute jada Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aurrean. Une honetan Buruntzape S.L.-ko arduradunetako bat, Mikel Arrizabalaga, ari da deklaratzen. Bi ordu eta erdiko deklarazioa hartu die biei epaileak bere bulegoan, inkomunikatuta eta kofidantzazko abokaturik gabe. Gainontzeko bostek Auzitegi Nazionaleko kalabozoetan jarraitzen dute, epailearen aurretik noiz pasako. Ziurrenik bihar goizera arte ez da epaia jakiterik izango.

2003ko urriaren 20a
19:57
Entzun
Osteguneko segadan atxilotutakoek goizeko hamarretan hasi behar zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aurrean deklaratzen. Atzerapen handiz hasi dira, ordea, deklarazioak. Zehazki Del Olmok deklarazioak hartzeari noiz ekin dion ez dago argi, baina ordubata eta erdiak aldera izan dela uste da. Arratsaldeko hiruak laurden gutxitan zortzietatik lehendabizikoa zegoen oraindik deklaratzen. Nor den ez dute argitu auzitegiko iturriek. Madriletik azken orduan jakinarazi dutenez, Amando Hernandez eta Mikel Azkune dira epailearen aurretik iragan direnak. Gainontzekoek ere inkomunikatuta deklaratuko dute, hau da, konfiantzazko abokaturik gabe.

Jose Mari Sors, Xabier Legarra, Mikel Arrizabalaga, Mikel Sorozabal, Mikel Azkune, Amando Hernandez, Joanmari Larrarte eta Angel Ramon Diez 'Egunkaria'-ren aurka otsailean hasitako operazioaren segidan Guardia Zibilak ostegunean atxilotu zituen zortzi lagunek inkomunikatuta deklaratuko dute Juan del Olmo epailearen aurrean. Ofiziozko abokatuarekin deklaratuko dute, eta eurek abokatuak auzitegi atarian daude, derrigorrean.

12:00etan Guardia Zibilaren furgoneta handi bat iritsi da Auzitegi Nazionalera, eta uste da bertan zituztela zortzi atxilotuak.

Guztira, 50 bat lagun, atxilotuen senide, lankide eta lagunak, Madrilen dira. Haietatik hogei bat Espainiako Poliziak erretenituta eduki ditu hogei bat minutuz auzitegi atarian. Guztiei Nortasun Agiriak kendu eta aztertu ondoren, handik urrunarazi dituzte.

Euskalgintza Elkarlanean fundazioko abokatuek Buruntzape S.L.rekin —Martin Ugalde Kultur Parkea kudeatzen duen enpresarekin— dituzten diru harremanak garbiak direla erakusteko, diru kontu guztiak biltzen dituen txostena aurkeztu dute Auzitegi Nazionalean.

Del Olmok miaketak eta atxiloketak aginduz egindako autoetatik ondoriozta daitekeneez, bi lerro nagusi ditu osteguneko operazioak: batetik, Buruntzape S.L. enpresa ETArekin lotzen du, hain justu, Buruntzapekopartaideetako bat 'Egunkaria' delako. Bestetik, 'Egunkaria'-ren inguruko enpresen aurka jotzen du —publizitatea kudeatzeko eta kazeten banaketa egiteko enpresen kontra—, eta haiei diru kontuak faltsutzea leporatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.