Kilometro inguruko bidea egin zuen igande goizaldean 'Pil-Pilek' errioan behera, jitoan: hau da, lotuta egoten den Calatrava zubiaren ingurutik Deustuko zubi pareraino. Goizeko lauak hamar gutxi aldera itsasadarraren inguruan bizi den bilbotar batek ontzia noraezean zihoala ikusi zuen etxetik, eta Ertzaintzari eman zion horren berri.
Urak Deustuko zubiraino eraman zuen itsasontzi turistikoa, eta han bazterra jo zuen. Suhiltzaileetako urpekari batek ontziraino heldu eta menderatzea lortu zuen. Azkenean, atoi ontzi batekin Itsas Museoraino eraman zuten. Goizeko seiak ziren ordurako.
Gertakariak
Amarrak ebaki dizkiote Bilboko itsasontzi turistikoari, eta jitoan ibili da itsasadarrean
Joan den igande goizaldean 'Pil-Pil' Bilboko itsasaderrean bidaia turistikoak egiten dituen ontziaren amarrak eten zituen norbaitek, eta pare bat orduz jitoan ibili zen itsasontzia. Ertzaintzak gaur eman du igandean gertatutakoaren berri, eta amarrak nork ebaki zituzten ikertzen ari dela azaldu du. Deustuko Zubiaren parean bazterra jo zuen 'Pil-Pil' ontziak, baina, hala ere, kalte handirik ez duela izan agertu dute Ertzaintzako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu