Memoria HISTORIKOA

America 66 erregimentuaren erakusketaren aurkako elkarretaratzea debekatu dute

Ahaztuak 1936-1977 kolektiboak deialdi hori bertan behera utzi du, eta beste bat egiteko baimena eskatu dute hilaren 31rako.

2014ko maiatzaren 20a
07:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostiralean Iruñeko Ziudadelan egitekoak ziren elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Dena den, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak beste ekitaldi bat egitea erabaki du: Valdediosen (Asturias, Espainia) eraildako lagunen aldeko omenaldi "txiki" bat egingo du, Nabarreria kalean, Zabaldi Elkartasun Etxearen ondoan, 19:30ean.

Omenaldiaren ostean, hitzaldia emango du bertan Ruben Vega Oviedoko Unibertsitateko irakasle eta historialariak, Valdedios y el terror franquista en Asturies izenburupean (Valdedios eta terrore frankista Asturiasen).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.