Irudia. Donostia
«Amnistia osoa» aldarri AEMren manifestazioan
AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak deituta, ehunka lagun elkartu ziren atzo Donostian, Amnistia osoa lelopean. 19:30ean irten zen martxa Bulebarretik, eta, Txabeli Delgado bozeramaileak adierazi zuenez, «ezin da normalizazioaz hitz egin zapalkuntza dagoen bitartean». «Euskal Herriak duela 50 hasitako borroka bukatzen du, edo etsaiaren bakea ezarriko da». Astearterako elkarretaratze batera ere deitu du AEMk, gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko. 19:00etan izango da protesta, Basauriko (Bizkaia) espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu