Hunkigarria izan da». Atzo gehien entzun nituen hitzak dira. Trebiñuko plaza betetzen zuten askoren ahotan zebiltzan. Baita Korrikaren berri ematera etorri garen kazetarion artean ere. Baina AEKren arduradunek ere uste berbera agertu ziguten, eta haiek beste asko bizi dituzte aurretik.
Abiapuntuak berak badu aparteko sinbolismoa. Euskal Herri sentitzen den eta izan nahi duen udalerria da Trebiñu. Eta euskararen herri badela erakutsi zuen atzo. Herri osoan ikus zitezkeen euskalduntasunari egindako keinuak. «Euskalduna naiz eta harro nago» eta «Euskara ofiziala Trebiñun» idatzita zuten pankartak zeuden han eta hemen. Baita inguruetako galsoroetan, traktoreetatik eskegita. Alderdi Popularreko ordezkariek Korrikarekin bat egin izana deigarria da.
Ni, ordea, eguerdian bazkaldu genuen Argantzungo jatetxeko langileek hunkitu ninduten gehiago. Batez ere bilobak Argantzungo ikastolako ikasle zirela kontatu zigun amonak. «Oso ondo irakasten diete euskara», zioen irribarretsu. Bera ez da euskalduna, baina harro entzuten ditu etxeko txikiak euskaraz hitz egiten. Hizkuntza ezagutu ez arren, euskaraz harro sentitzen den benetako euskalakaria daume horien amona.
17. Korrika. Furgonetatik
Amona euskalakaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu