Lokarriren agur ekitaldia

Ana Elvira: "Lokarrik amets egiten du indarkeriaren biktima guztiak aitortzen dituen gizarte batekin"

Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak gaur esan dio agur bere jarduerari, Bilbon, Campos Eliseos antzokian, ekitaldi ireki batean. Bertan izan dira, besteak beste, Brian Currin eta Alberto Spektorowski, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak. Bideoa: Lara Madinabeitia (BerriaTB). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2327/[/berriatb]

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2015eko martxoaren 7a
12:22
Entzun

Agur esan du Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak. Baina lokarriak ondo sentotuta utzi ditu eta azken ekarpena egin du Bilboko Campos Eliseos antzokian egindako agur ekitaldian. Lokarriren desagertzeak ez du “bakea eta bizikidetza” lortu.  “2020an euskal gizartea nolako izatea gustatuko lizaigukeen zuekin partekatu nahi dugu”, adierazi du Ana Elvira Lokarriko kideak. Eta abiatu da Elvira, bost urte barruko Euskal Herria irudikatzen.

Aitortza jaso dute indarkeriaren biktima guztiek Lokarriren ametsean. “ETAk zein talde parapolizialek eta segurtasun indarrek sortutakoek aitortza eta ordaina jaso dute. Eta haien oroitzapena errepikaezina izan behar duen eredu gisa gordetzen da”. ETAk bere eskuetan dituen armak operatibotik kanpo utzi eta jaso du euskal gizartearen zein nazioartearen berrestea. Egindako mina ere aitortu die biktimei.

Ametsetako jokaleku horretan Espainiako Gobernuak giza eskubideen urraketetan izan duen parte hartzea ikertuko da. “Salbuespenezko legeak ezabatzearen ondorioz, euskal preso politikoak sorlekuan daude dagoeneko”.

Horrezaz gain, alderdi eta erakundeen artean presoak gizarteratzeko programa adostu dute eta bizikidetza, memoria eta berraskidetzea bultzatzeko gutxieneko oinarriak ere adostu dituzte.

Bitartean “bakearen kultura” sustatzeko programak abiatu dituzte ikastetxeek zein hedabideek. Giza eskubide guztiak bermatzeko neurriak diseinatu eta abian jarri dituzte erakundeek. Eta 2020ko euskal gizarte horretan herri hiri zein auzoetako biztanleek “liskarrak” atzean utzi eta “elkarren artean errespetuz, inklusioz” aritzen dira.

Horra 2020rako Lokarrik proposatutako erronka nagusiak. Aurkeztutako ametsa betetzea posiblea dela adierazi du Elvirak: “Bakearen eta bizikidetzaren aldeko lanean lagundu eta parte hartu dugun guztiok bake etorkizun horren haziak izan gaitezen behar du amets honek”. Argi dio: lan asko dago oraindik. Eta bide horretan “bake bideari laguntzeko” aurrerapausoak ematen jarraitzera deitu ditu herritarrak.

Bizikidetza helburu

Datozen urteetarako proposamenaren aurretik, asko izan dira Lokarriren lana goraipatu dutenak. Brian Currin eta  Alberto Spektorowskiren Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideen hitzak izan dira txalotuenak. “Bizikidetza” lortze bidean lanean jarraitzeko deia egin du Spektorowskik.”Lokarrik agur esaten badu ere, ez da ezer desagertzen, eraldatu egiten da”. Adierazi du, giza eskubideen planoan egiteko zehatza dutela Euskal Herriko ordezkari politikoek: euskal presoen gaiari heltzea. “Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea giza eskubideei dagokion auzia da, eta heldu egin behar zaio”.

Nelson Mandelaren hitzak ekarri ditu Currinek. “Mandelak zioen zailena ez dela besteak aldatzea, norbere burua aldatzea baizik”. Elkarlanaren eta elkar ulertzearen beharra azpimarratu du horrekin. Lokarrirekin asko ikasi duela adierazi du.

Jaurlaritzaren izenean, berriz, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaizan da bertan; ez da, ordea, sailbururik joan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.