Ana Pastorrek ez du egunik zehaztu tren lasterreko lanak amaitzeko

Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak proiektua egiteko konpromisoa azaldu du: «Lan egiteko garaia da»

Erredakzioa
2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak ez du egunik zehaztu AHT abiadura handiko trenaren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zatia amaitzeko. «Ez da garaia promesak egiteko. Nirekin ez kontatu promesaz beteriko politika bat egiteko», esan du ministroak. Aurrez egindako promesak betetzeko garaia dela uste du Pastorrek, eta berretsi egin du tren lasterraren proiektua gauzatzeko konpromisoa: «Esloganak alde batera utzi eta lan egiteko garaia da».

Ministroaren iritzian, konpromisoa da aurrekontuak egitea, horiek betetzea, eta lanak ordaintzea; adierazi du hori egingo duela. Tren lasterra egiteko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan osatu beharreko lanak ahalik eta azkarrena bukatzea nahi du, baita Espainiako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako beste proiektuak ere. Obrak ondo doazela ziurtatzeko, «beharrezkotzat» jo du AHTko obren gainean egotea; iragarri du horretarako bisitak egingo dituela lanetara hurrengo asteetan.

Bildu eta Ezkerra, lanetara

AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideek bisita egingo dute gaur Cadreita eta Alesbes ingurura (Nafarroa). Jakinarazi dutenez, han hasi dituzte dagoeneko tren lasterreko obrak. AHT Gelditu! Elkarlana taldeak Nafarroako Parlamentuko taldeak gonbidatu ditu, «obren eragina bertatik bertara ikus dezaten». Bilduko eta Ezkerra koalizioko ordezkariek onartu egin dute gonbidapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.