HILBERRIA. Satur Abon

Bizitza gizarte konpromisoari emana

Erredakzioa
2017ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herenegun hil zen Satur Abon ekintzailea, eritasun baten ondorioz. Ezagutzen zutenek kausa sozialen aldeko bere konpromiso «nekaezina» nabarmendu dute, 1980ko hamarkadan Nikaraguarekiko antolatutako elkartasun brigadetatik hasi eta Bilboko Udalean Herri Batasuneko zinegotzi gisa egindako laneraino. Duela 25 urte ekin zion bere ibilbideko proiektu ezagunenari: Bagabiltza Fundazioa sortu zuen, emakumeen ahalduntzea sustatzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.