Analisia

Eskerrak bideari (Ibil Bedi 'revisited')

Jon Eskisabel - Ainara Gorostitzu
2023ko ekainaren 26a
16:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Uda korrika zebilen
Eta gu esperoan
Dena eginda al geneukan?
Amesgaiztoa bukatu da?

Ataundik mezu bat
Maitane, Eli, Ioritz
ukendurik ez, baina
maitasuna tonaka

Andoaingo erredakzioan
Ekainak hogei
Kafeak eta kirioak
Eta hainbat lagun gogoan

Ireki ez ixteko, maite duzuna zaindu
Irri egiten elkar ikusi dugu

Madrilen absoluzioa
zazpi urteko zauriaren orbain
gu jada ez gaude, baina
alboan zaituztegu

Irunberrin abuztua,
Oporrak kanpinean
Hiru datozkigu burura, Txato, Torre, Jonpa
Eta zigarroaren kea

Ireki ez ixteko, maite duzuna zaindu
Martxelo, lankide ohiak: zuena da garaipena

Eskerrak bideari
Eta eskerrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.