Pastor
Darwin eta gu

Hamar urtean behin

2014ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herrian, 2104ko maiatzaren 17an. Zarauzkoaireportu ireki berrian Manuel Rodriguez kexatu egin da Imanol Rodriguez deitu dutelako bozgorailutik.Nekane Barrutiari ez diote erdaraz idatzitako erroldatze-orria onartu Bilboko udaletxean. Tolosako epaileak Mikel Aguado izena idatzi du iruzurrari buruzko ebazpenean, Miguel Aguadosalatzailea aipatu duen bakoitzean. Lizarrako komisarian atzera bota dute euskal nortasun agiria berritzeko aurkeztutako jaiotza-agiria, espainolez idatzia. Iraganean Espainiak euskararen kontra egiten zituen erasoak gogorarazi dizkiete jokaera horiek herritar xumeei.

Izan ere, 90 urte lehenago, 21. mende honetan, nahi duzunhizkuntzan lor dezakezu zeure jaiotza-agiria, baina okupazio kulturalaren ordezkariek —ordezkari guztiek, ez soilik Renfeko tatuajedun zaindari espainiarrek— espainolez aurkezteko eskatuko dizute. Eusko Jaurlaritzak kexa egin du: Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak ez du onartzen euskaraz aurkeztutakojaiotza-agiria nortasun-agiria egiteko. Euskaldunon aurkako erasoa, Espainiak kudeatutako gure Euskal Herri honen aldean guztizlegezkoa delako agiri horiek euskaraz aurkeztea. Orduan, zertarako eskatu erdaraz? Jendea nazkarazteko, euskarak ez duelahorretarako balio sentiarazteko. Edo, balio duen arren, denbora galtzen ari zarela sentiarazteko, sentimendu hori barneratzeko.Gordin eta zakar esanda: hori egitea debekatzen duen funtzionarioa hauxe esaten ari zaio euskaldunari: hona ez etorri potroak (edoobarioak) ukitzera. Hemen potroak (edo obarioak) neuk ukitzen ditut.

Espainolari kosta egiten zaio onartzea berezkoa duen hizkuntza-esparrutik kanpoko izaerak daudela bere estatuko mugen barruan. Ez dut esango beti fede txarrean egiten duenik. Antzinakoinperioaren hezibide kulturalaren hondarrak izango dira,edo batek daki zer: maltzurkeria, utzikeria, ezjakintasuna…Kontua da esfortzua besteek egin behar dutela, ia beti. Ume bati Anartz edo Ainhitze izena jartzen badiozu, hala deituko diote,baina batek baino gehiagok ahoskera ariketak egingo ditu etxeko ispiluaren aurrean lehenago. Barrenak irentsi, eta pentsatuko du:«Estos putos vascos no podían ponerle otro nombre al niño.El caso es joder al personal». Eurovisionen, ingelesez, zortzi puntu emateko oit points esaten badute, nolaz eskatuko diezu Ainicheez esateko? Dena ez da ahoskera kontua, baina. Gogoan dut duela hamar urte pasa familia euskaldun bati Espainiako iparraldean gertatua, semearen konfirmazioan —bai, badago oraindik horiegiten duenik—. Hiriko apezpikuak haren izena espainiartu zuen. Omar, Jonathan, Jessica eta halakoekin arazorik ez,baina Gorka iritsi zenean, Jorge izeneko mamu bati eman zion sendotza. Espainiarren jainkoak ez du euskal izenik onartzen paradisuan.

Kexatiak omen gara. Oraingo zenbait laguni eta geroko beste batzuei ere ez litzaieke gaizki etorriko halako trantzean egotea. Zer inpotentzia sentitzen den biziaraztea. Orain ezin denez, independentzia lortu arte itxaron beharko dugu Hizkuntza-Genozidioa Gogoratzeko Eguna ospatzeko. Hamar urtean behin izango da.Data zehatzik gabeko eguna, guztiz ausazkoa, jendea ustekabean harrapatzeko. Egun horretan, legez, neurriak ezarriko dirahizkuntza-erasoak jasan zituzten euskaldunak gogoratzeko. Euskaldun haien azalean jarraraziko dituzte herritarrak. Egun horretan, Ingalaterrako Peterrek Peter izaten segituko du Zarauzkoaireportuan, eta Alemaniako Bernardek, Bernard, ez Beñat.Baina hemengo edo Espainiako Pedro Gonzalezi Kepa Gonzalez deituko diote megafoniatik, eta Aurora Goikoetxeari, Goiztiri Goikoetxea. Eta ez dakit nongo eskriturak erdaraz aurkeztu dituenakezin izango du pisua saldu. Hamar urtean behin izango denez, bizitza-luzera itzela eta zorterik txarrena dituztenei baino ez zaieegokituko egoera behin baino gehiagotan pairatzea. Gehienez, 9-10 aldiz jasango dute etorkizuneko euskal herritar horiek oraingo euskaldunok bizi osoan, urtez urte eta egunez egun, edozein unetan jasaten duguna. Nahikoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.