Pastor
DARWIN ETA GU

Marianoren aberri-ama

2016ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ia mende eta erdi darama bertan, Tacuba eta Palma kaleek bat egiten duten lekuan. La Vasconia. Desde 1870. Horixe irakurtzen da erakusleihoan. Ondoan Euskal Herriaren armarria: Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Zuberoa. Seiak bat. Mexiko Hiriko gune historikoko gozotegi ospetsuenetakoa da. Baztandar batek sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Ez Euzkadi, ez Euskadi, ez Euskal Herria, ez Nafarroa, ez Reyno de Navarra. La Vasconia. Krutwig artean jaio ez zen garaietan Baskonia txikia zegoen Mexikon. Hala ere, hango herritar askok ez dakite Euskal Herria non dagoen. Nonahi gertatzen da hori. Sarri errazago ezagutzen dute Liechtenstein edo San Marino el PaĂ­s Vasco baino. Atlasetan lekurik ez autonomia-erkidegoak edo lurralde historikoak deritzen horientzat.

Gasteizko eta Iruñeko agintariek gustura asko egingo liokete bisita La Vasconia gozotegiari. Navarrista espainolistek, ordea, ez. Rajoy ere ez litzateke atsegin handiz azalduko dendara. Batez ere, Espainiaren batasunak inoiz baino arrisku handiagoa duen honetan. Ezkerra eta eskuina batzeko prest dago Espainiako presidentea bere aberria salbatzeko. Haserre daude Madrilen, botere faktiko (post)frankisten begiradapean osatutako konstituzioa aipatu gabe hartu baitu kargua Carles Puigdemontek, Generalitateko president berriak. Hala ere, Gasteiz aldetik ez dator eraso benetan kezkagarririk Espainiaren batasun sakratuaren aurka. Iñigo Urkulluk betiko mantrari eusten dio: legalitatea, erakundeak, akordioa... Betiko esparru instituzionaletik abiatuta, eta hortxe zedarrituta, jakina. Alde horretatik Madrilek ondo lotua du kontua. Ezkontza inperfektua da hau, baina dibortziorik gabekoa.

«Es un casorio, che. No sĂ© cĂ³mo la gente se casa todavĂ­a». Hondartzan aldare bat jarri dute, eta hura errespetatzeko eskatu diete bainulariei. Ezkontza kitschonga. Ezkontza guztiak dira kitschongak, norberarena salbu. Ezkontideak gringoak dira. Bikotearekin batera bederatzigonbidatu, besterik ez. Zuri-zuriak denak. Kubatarrek piel de cerdito canadiense deitzen diote azal mota horri. Â«Ă‚Â¿Vasco? Entonces no sos español. Eso estĂ¡ por Barcelona, Ă‚Â¿no?», galdetu du argentinarrak etzaulkitik. Euskal Herria Katalunian? «It's beautiful to see a new family», esan du apaizak. Hoteleko zerbitzariak xanpaina ekarri die. Bertan egin dute topa. Apaizak ez du edan. Bizioaren kontrako ligako kidearen antza du, traje beltzean eguzki betean. Komedia bateko eszena dirudi. Robert de Niro baino ez da falta, Ben Stiller suhiari keinuka, hark alabaren birjintasuna zaindu duen esperantza hutsalean. Robert de Niro edo Hollywoodeko beste izar bat.

«Elizabeth. Elizabeth Taylor bezala, bai. Baina nire begiak ez dira Elizabeth Taylorrenak bezalakoak». Kolonbiarra da, Calikoa. Bezperan hoteleko harrera-lekura joan zen. «Nirekin gelan dagoen pertsonak goizeko lauretan alde egin behar du. Ni beranduagora arte gera naiteke, ezta?». Zortzi ordu pasatu dira gelakidea hoteletik joan denetik. Orain ceviche-a jaten ari da hondartzako jatetxean. Kolonbian ez dago bakerik. Santos, Uribe, Gaviria… zerri zikinak dira guztiak. Ez du botorik ematen. Igandean itzuliko da sorterrira. Urteak bete ditu, eta lau eguneko bidaia oparitu diote. Gelatik goizeko lauretan joan den lagunak ote? Â«Ă‚Â¿Vasco? Pues yo tengo un amigo en Pontevedra». Euskal Herria Galizian?

La Vasconia gozotegian errege-opila erosi zuen turistak. Orain tekilaz betetako bonboiak bilatzen ari da oroigarri-dendan. Saltzailea tekilaren eta mezcal-aren arteko desberdintasunak azaltzen hasi zaio. Dastatzeko. Ez dio alde egiten utziko kopatxo bana hartu arte. Beltzarana da, txikia. Alkandoran izena du jarria. «Usted viene de la Madre Patria, Ă‚Â¿verdad?». Madre Patria bera ez dutela erantzun dio turistak. Gizonak ez du ulertu. «España es la Madre Patria, señor». «Entonces, usted quiere volver a la Madre Patria, Ă‚Â¿no?». Marianok irribarre egin du. «No, señor. Se estĂ¡ bien así».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.