Izaskun Bilbao Barandica.
EBren 60. urteurrena. IRITZIA

Nostalgia, batetik; itxaropena, bestetik

2017ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Euskadik, euskaldunek eta beren erakundeek historia luzea daramate bizkarrean, eta behar besteko zilegitasuna badute Erromako Itunaren 60. urteurrenenari itxaropentsu begiratzeko, eta, nola ez, nostalgia apur batekin ere bai. Itxaropena, bai, gaur egun jakin dakigulako orduan hasitako bidea ezagutzen dugun bide bakarra dela globalizazio prozesu geldiezinari eta teknologia denetarako erabiliko duen gizarteari lotutako erronkei gutxieneko itxaropen batez ekin ahal izateko. Nostalgia, halaber, gure lehen lehendakariak Nouvelles Equipes Internationales haietan eta La Hayeko Kongresuan parte hartzearekin batera sortzen lagundu genuen izaki hau sortzetiko balioetatik urrundu dela ikustean.

Euskadin ospatu beharko genukeen gauza da guk garai hartan egin genituen ekarpen batzuek bat egin zutela Europar Batasunaren aitzindariak konposatzen ari ziren musikarekin. Agirre Lehendakariak jakin zekien adostasunaz eta aniztasunaz. Agirrek berak Gerra Zibilaren erdian aniztasuna ezaugarri izan zuen gobernua kudeatu zuen. «Herrien Europa», Europaren hasierako egitasmo hori, izan ere, balio horietan oinarritzen da. Gauza bera esan daiteke euskal ekarpenek prozesu hartan izan zuten helburu sozial sakonaz. Ez ziren bat ere arraroak Jose Antonio Agirre bezalako politikari batengandik zetozela jakinda, esparru pribatuan,Chocolates Bilbainos (Chobil) enpresa hartako langileentzat ere gizarte babeserako sistema bat egituratzen jakin zuelako. Benetan sistema aurreratua, XXI. mendean enpresa askotan egiten zenarekin alderatuta.

Erromako Itunaren onarpenera eraman zuen prozesua gogoratzen badugu, argi izan behar dugu benetan iraultzaileak zirela garai hartan Europan gudaren mamua betiko uxatzen lagundu zuten eta, oraindik ere, mundu mailan erreferente diren garapen eta birbanaketa eredua abian jartzeko formulak. Horrela, europazale pila bat agertu zen. Zoritxarrez, hurrengo urratsa egin behar izan zenean, estatu kideak ez ziren gai izan egoerak eskatzen ziena egiteko. Gaur egun, Batasuna osatzen duten erakundeek gure eguneroko arazo larriei ematen dizkieten erantzun partzial eta eskasek estatu kideek eurek Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren funtzionamendu, eskuduntza, aurrekontu eta botereei jarri dizkieten eragozpenetan dute sorburua. Horrela, «Europa», «Brusela», bakea eta oparotasuna bermatzeko sortu zen baliabide egokia baino, hiritar askorentzat da nork bere frustrazioa jaurtikitzeko horma bat. Tresnarik gabe, Juncker Presidenteak berak aipatzen du: «Gu gara sutan dagoen hegazkinera sartzen duten suhiltzailea, sua eskuekin itzaltzea exijitzeko».

Baino mundu globaletan erantzun globalenak behar ditugu. Argi eta garbi dago garapen eta hazkundearen paradigma aldatu beharra dagoela, ekonomia zirkularrerantz abiatu beharra dagoela eta ezinbestekoa dela garraioa deskarbonizatzea. Energiaren eredua aldatzeari ekin behar diogueta, helburu horrekin, Batzordeak Batasunaren bokazio soziala berreskuratzeko proposamen berria planteatu behar du. Behar bezain ahots indartsua eta baliabide boteretsuak behar ditugu munduko hainbat toki bizitzeko ezinezko egin duten gatazketatik arrakastatsu irteteko. Horiek guztiak ezinbesteko baldintzak dira, gaur egun, bakea, egonkortasuna eta justizia soziala lortuko badugu.

Hori dela eta, Euskadi moduko errealitateek betekizun garrantzitsua izan dezakete Europaren benetako subiranotasuna sortzeko prozesuan. Horregatik azpimarratu behar da aniztasunaren balioa, balio gehigarria, hurbiltasunaren balioa, aldaketa globala burutzeko behar ditugun politikak errealitate bihurtzeko eta hurbileko eragileek mugarik ez duten sinergiak sorrarazteko duten gaitasuna erakusteko. Horregatik azpimarratu behar da adosteko ideiaren beraren balioa, herri gisa bizirauteko ez ezik, Europa mailan nortasun bat lortzen ere lagundu digulako, eta nortasun hori sendotzea lortuko dugu bera babesten duten lorpenen garrantzia azpimarratzen badugu. Nazio bat gara gizartea garen neurri berean. Azken finean, Europaren kontra aritu izan dira «berrikuntzaz» hitz egiten dugunak eta, errespetuan oinarrituta, euskal herritar garen aldetik gure talentu eta gaitasun osoa beharko dituen proiektuarekin bat egiteko eskubidea aldarrikatzen dugunak baino indar «nazionalista» eta «separatistagoak» eta, bide horretan, sobera daude aginte leku zaharretan gorde ohi diren bizioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.