Pertsonaia. Ignacio Iribarren

Ospitaleko arazoek gaina hartu diote

2013ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Sukaldeak enpresa pribatu baten esku utzi ondoren sortutako arazo etengabeak direla, laborategi zerbitzuak bateratu ondorengo gorabeherak direla, traumatologia eta erradiologia zerbitzuak bildu izana dela, Nafarroako Ospitaleen Gunean ez dute amaierarik izan murrizketek eragindako gorabeherek. «Akituta», kargua uztea erabaki du ospitaleen guneko zuzendariak, Ignacio Iribarrenek. «Garai gogorra izan da kudeaketarako», adierazi du dimisioa emateko gutunean. Ez du berehala utziko kargua, nolanahi ere: Marta Vera Osasun kontseilariak beste arduradun bat topatu arte segituko du zuzendari gisa.

Bigarren dimisioa izan da astebetean. Ospitaleen guneko zuzendari medikuak utzi zuen kargua asteazkenean, Anselmo de la Fuentek. Hura ere «akituta» joan da. Sukaldeetako zerbitzuak sortu du azken hiletan gorabehera gehien: enpresa pribatu baten esku utzi zuten, eta kalitate eskasa maiz salatu dute erabiltzaileek. Zigorrak jarri dizkiote enpresari, gainera.

Dimisio horien ondoren, garai berria zabaldu asmo du UPNren gobernuak. Arduradun berriak izendatuta, «beste irudi bat» eman nahi die ospitaleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.