Komunikabideak

Andoni Egaña, larunbatero BERRIAn

Hainbat aldaketa izango dira gaurtik 'Iritzia' sailean.

2011ko irailaren 1a
12:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaurtik aurrera BERRIAren Iritzia sailak kolaboratzaile berriak izango ditu, eta berritasun nagusien artean Andoni Egaña dago. Larunbatetik iritzi artikulu bat argitaratuko du Egañak astero BERRIAren paperezko edizioan.

Ez da Iritzia sailarekin kolaboratzen hasiko den bertsolari bakarra izango, Onintza Enbeitak Itxaro Bordaren lekua hartuko baitu Bira atalean; egunero argitaratuko du atal hori, Xabier Gantzarainen Jira ataleko iritziaren ondoan.

Larrepetit atalean ere aldaketak izango dira, eta astelehenetik aurrera ondoko kolaboratzaile hauen artikuluak irakurri ahal izango dira BERRIAn: Arantxa Iturbe, Ainhoa Beola, Hur Gorostiaga, Arantza San Sebastian eta Gari Udabe. San Sebastianek gaur argitaratu du lehena.

Igandeetan Imanol Murua Uriak asteroko kolaborazioarekin jarraituko du, eta horrek bezala, Anjel Lertxundik eta Zaldieroak ere BERRIArekin kolaboratzen jarraituko dute, euren kasuan, egunero, hurrenez hurren, Hitz beste eta De Rerum Natura sailetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.