ATXILOKETAK

Andoni Lariz eta Urtzi Etxeberria espetxeratu dituzte

"Helburu terroristak" dituen "gaizkile taldeko kide" izatea egotzi die biei epaileak, besteak beste.

2013ko urtarrilaren 16a
11:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan ostiralean atxilotu zituzten Frantzian Andoni Lariz eta Urtzi Etxeberria, ETAko kide izatea egotzita. Atzo deklaratu zuten epailearen aurrean, eta biak espetxeratzeko agindu zuen. "Helburu terroristak" dituen "gaizkile taldeko kide" izatea, armak eramatea eta nortasun agiri faltsuak erabiltzea leporatu die epaileak. Ondoren, beste epaile batek hartu zien deklarazioa, eta hark ere biak espetxeratzeko agindu zuen.

Borgoinan atzeman, eta Parisera eraman zituzten. Ostiralean, soilik jakinarazi zuten Andoni Lariz zela atxilotuetako bat; larunbatean ezagutarazi zituzten beste atxilotuaren izen-abizenak: Urtzi Etxeberria. Larizek 40 urte ditu, eta, ETAri laguntzea egotzita, hura atxilotzea eta estraditatzea eskatua zuen Espainiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.