Andre bati mehatxu egiteagatik, gizon bat atxilotu dute
Igandean, 22 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Getxon (Bizkaia), 20 urteko bikotekide ohiari mehatxu egitea egotzita. Emakumearen dei bat jaso zuen Ertzaintzak goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, eta salatu zuen telefonoz jaso zituela mehatxuak lehenik, eta etxera joan zela gizona mehatxuka gero. Poliziek eraikinean bertan atzeman zuten gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu