EZBEHARRA

Angelun itsasoak sei urteko neska bat eraman du

Jaizkibelgo kalan 60 urteko pertsona bat eraman du itsasoak goizean.

2007ko otsailaren 17a
19:31
Entzun
Angelun (Lapurdi) itsaso kolpe batek sei urteko neska bat eraman du gaur arratsaldean eta desagertuta dago, Eitb24.com webguneak dioenez. Gizonezko bat eta honen hiru seme-alaba (bederatzi eta 11 urteko bi mutil eta sei urteko neska) paseoan ari ziren, bat-batean olatu bat etorri da eta guztiak uretara eraman ditu. Aita suhiltzaileek atera behar izan dute. Bi semeak euren kabuz atera dira, igerian. Hirurak Baionako ospitalera eraman dituzte baina onik daude.

Suhiltzaileek 17:30ean utzi dituzte bilatze lanak eguraldi txarragatik eta bihar ekingo diete berriro, neska topatzeko helburuarekin

Ezbeharra 15:20an gertatu da, Cavaliers hondartza inguruan. Familia Landetakoa (Frantzia) da, Porte des Landes herrikoa, Baionatik 30 bat kilometrora dago herri hori.

Jaizkibelgo (Gipuzkoa) kalan, bestetik, 60 urteko pertsona bat eraman du itsasoak goizean. Suhiltzaileek bihar 10:00etan ekingo diete bilatze lanei. Gara.net webguneak dioenez, desagertutakoa lasartearra da, arrantzalea izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.