euskal herria

Antton Troitiño "aurkitu" duela dio Espainiako Poliziak

Orain dela astebete libre utzi zuten epaileek bart atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak erabakia salatu du.

2011ko apirilaren 20a
15:03
Entzun

Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez, Espainaiko Poliziak Antton Troitiño "aurkitu du Frantzian", eta euroagindua egiten ari da atxilotu eta Espainiaratu dezaten. Espainiakok Auzitegi Nazionalak bart eman du Antton Troitiño atxilotzeko agindua.

Aurreko astean geratu zen libre Trotitiño baina atzo libre utzi zuten epaileek atxilotzeko erabakia hartu zuten. Berez datorren astelehenean ziren biltzekoak epaileak Fiskaltzak autoa berriro aztertzeko egindako eskaeraz hitz egiteko. Azkenean, ordea, atzo bildu ziren Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Angeles Barreiro.

Epaileek azaldu dutenez, astelehenean eman zuen epai batean Auzitegi Gorenak "osatu" zuen doktrina ezarri diote aste honetan Troitiñori. Horren arabera, epaileek diotenez, behinik behin espetxean emandako urteak ez zaizkio gehienez betetzekoa den zigorrari kendu behar, "zigor osoari baizik".

Auzitegi Gorenak epai hori, ordea, martxoaren 28an eman zuen, eta Auzitegi Nazionaleko hiru epaileen erabakia apirilaren 13koa. Hala ere, epaileek orain hartu dute aintzat Auzitegi Gorenaren epaia, eta Fiskaltzak aurkeztu duen eskaerari baiezkoa eman diote, Trotiñoren askatasuna atzeratuz.

 Atzo bertan Polizia haren etxera joan zen baina ez zuen etxean aurkitu. 24 urtez egon da preso Troitiño, eta ustekabean geratu zen aske, behinik behin espetxean egindako urteek zigorra zenbatzerakoan duten balio bikoitzagatik. Orain beste sei urtez sartu nahi dute preso, 2017ko urtarrilaren 17a arte.

"Mendekua"

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak babesa azaldu die Troitiñori eta bere senideei, "jasaten ari den jazarpen mediatiko, polizial eta judizialaren aurrean". Berriro atxilotzeko agindua mendekua dela esan du AAMk, "Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarri duen jazarpen egoeraren erakusle". Aldi berean, Estatu terrorismoa bultzatu zutenak libre direla salatu du AAMk.

"Irlandaren iparraldean burutu zen bake prozesuan bi urteren buruan preso politikoak kaleratuak izan ziren, horretarako damurik erakutsi behar izanik gabe. Hegoafrikan zortzi urteren buruan kaleratu zituzten preso guztiak. Euskal Herrian abian den prozesu demokratikoak presoen kaleratzea izan behar du ondorioetako bat, eta hau luze baino lehen eman behar da. Horretarako espetxe politikak tresna errepresiboa izateari utzi behar dio", dio AAMk ohar batean. 

Bide horretan pausoak emateko herritarren presioa eta mobilizazioa beharrezkoak izango direla gaineratzen du.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.