Arratsaldeko lauetan hasiko da Antzarren Jaia Lekeitioko (Bizkaia) portuan. 80 txalupa inguruk parte hartuko dute lehiaketan, eta han arituko dira bata bestearen atzetik antzarari samatik oratu eta sokatik askatu nahian. Ondoren, Mastapuntakoa jokatuko da.
Antzar Jaia izango da eguneko, eta, oro har, San Antolin festetako une gorena, baina egunean zehar beste hamaika ekitaldi izango dira ondo pasatzeko. Hona egitaraua:
10:00etan. Herriko Musika Bandaren kalejira.
11:00etan. Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.
11:00-13:30. Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan.
12:00etan. Zozketa plazan, antzarren jaian parte hartuko duten txalupei zenbakia emateko.
12:00etan. Sugarri txaranga kalerik kale, Eskolapetik hasita.
16:00etan. Antzarren jaia portuan. Gero. Mastapuntakoa.
17:00etan. Esku pilota partiden finalak, Santi Brouard frontoian: Olaizola-Zearra/ Titin III-Lasa II.
17:30-19:30. Umeen parkea, Juan Bautista Eguzkitza enparantzan.
17:30ean. Sugarri txaranga kalerik kale, Eskolapean hasita.
19:30-01:00. Trikizio taldea, Musika plazan.
Jaiak
Antzar Eguna Lekeition
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu