Aurrerantzean landu beharreko lan-ildoak eta helburuak finkatu ditu gaur Nazio eztabaidaguneak. "Esaten dugu helburuetan Euskal Herria nazio gisa garatzeko eta bizirauteko ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betirako finkatzea dugula helburu. Lehen urratsean Euskal Herria aintzat hartzen duen edonork parte hartzea nahi dugu sentsibilitate guztiak aintzat hartuz", azaldu du Antton Izagirrek.
Tolosako alkate ohiak nabarmendu duenez, hiru baldintza bete behar dira ekimen honetan parte hartzeko: Euskal Herria aintzat hartzea, Euskal Herrian gatazka politikoa dagoela onartzea eta gatazka gainditzeko irtenbideak proposatzea. Abendua bitartean gaurko bikuran hitz egindakoaz hausnartuko dute eta urtea amaitu aurretik beste batzar bat egin dute hitz egindakoa erabakitzeko.
Gaurko batzarrean ekimen honen talde zuzendaritza osatu da. 30 lagun inguru daude bertan eta horien artean daude Tasio Erkizia irakaslea, Teresa Toda kazetaria, Alberto Frias Eguzkiko kidea, Maite Aristegi EHNEko lehendakari ohia, Xabier isasi UEUko zuzendaria, Martin Aranburu EAko parlamentarioa, Xabier Larralde Batasuneko kidea eta Antton Izagirre Tolosako alkate ohia. Nazio eztabaidagunearen asmoa da apirilera bitarte diagnostiko komun bat egitea eta "bizi dugun gatazka egoeratik irteteteko konpromisoak hartzea, baina betiere, mundu guztiaren ekarpenak aintzat hartuz, eta horretarako foro irekiak zabalduko dira herrietan eta baita interneten ere".
Gerora, eta apirila bitartean, herrietan eztabaida foroak sortzeko lanetan murgilduko dira, eragile guztien artean diagnostiko komun bat egiteko.
Gatazka politikoa
Apirilera bitarte gatazka gainditzeko diagnostiko komun bat egitearen alde agertu da Nazio Eztabaidagunea
Hiru hilabeteko lanaren ondoren, EHUko Donostiako campusean batzarra egin du gaur Nazio Eztabaidaguneak, eta talde sustatzailearen berri emateaz gain, aurrera begira gune horrek izan dituen helburuak jakinarazi dituzte. Eztabaida guneak sortzea izango da helburu nagusienetakoa. Herrietan eztabaida foroak sortzea izango da Nazio Eztabaidagunearen helburu nagusia Antton Izagirre Tolosako alkate ohi eta talde sustatzaileko kideak adierazi duenez, "sentsibilitate guztiak kontuan hartuz". Hala ere, hiru baldintza bete behar dira ekimen honetan parte hartzeko: Euskal Herria aintzat hartzea, Euskal Herrian gatazka politikoa dagoela onartzea eta gatazka gainditzeko irtenbideak proposatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu