Arabako Batzar Nagusien eraketa, astelehenean

2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Datorren astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak, horretarako beharrezkoa den gutxieneko batzarkide kopuruak beren egiaztagiriak aurkeztu eta gero. Egun horretan aukeratuko dituzte Mahaia eta Batzar Nagusietako presidentea.

Elkarrekin Podemosen hiru batzarkideak atzo akreditatu ziren, eta horrek bide eman zion Batzar Nagusiak eratzeko prozedura abiatzeari. David Rodriguez zerrendaburuak berretsi zuen koalizioaren asmoa dela gobernu «aurrerakoi» bat osatzea eta horretatik kanpo uztea EAJ, PP eta Vox. Baina, aldundia EAJk eta PSEk osatuko balute, Rodriguezek nabarmendu du koalizioa «giltzarri» litzatekeela politika «progresistak» negoziatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.