Aralarko pistak

Arabako Mendizale Federazioak Aralarko pistak gelditzeko eskatu du

Gipuzkoako mendizale elkarteek egin bezala, pisten eragina aztertzeko ikerketa egin bitartean eraikuntza lanak gelditzeko eskatu dute.

Naturkonen protesta diputazio aurrean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 20a
10:04
Entzun

Uztailaren 5ean egin zuten batzarrean, Arabako mendizale federazioak onartu zuen Gipuzkoako mendizale elkarteek aurrez egindako eskaerari atxikitzea. Elkarte horiek Aralarko pisten eraikuntza gelditzea eskatzen dute. Pistak egin aurretik, horiek ingurumenean duten eragina aztertzea nahi dute mendizale elkarteek. Ikerketa horretan auzi honek eragiten dien sektore guztiak aintzat hartzeko eskatu dute.

Enirio-Aralar mankomunitateak batzarra egin zuen uztailaren 3an. Han, EH Bilduko zazpi udalerrik eginiko eskaria zuten aztergai. Aranzadiri Aralarko azterketa integrala eskatzea, hain zuzen. Bertan mankomunitateko presidente den Jose Migel Santamariak eskaera horren aurkako mozioa aurkeztu behar zuen. Baina bi aldeek mozioak erretiratu zituzten. "Aranzadi zientzia elkartea azterketa bere kabuz egiten ari" zela argudiatuta.

Aralarko pisten aurkako mugimenduak, Aralar Bizirik-ek, oso positibotzat jo du Aranzadi egiten ari den azterketa, baina informazio gehiago eskatu du. Izan ere, haien esanetan, aurreko batzarrean "oso informazio gutxi" eman zuten. Aralar Bizirik-ek Aranzadi elkarteak bere lana bukatu arte Enirio-Igaratza pistaren tramiteak bertan behera uzteko eskatu du.

Elkarbizitzari kalte

Landarlan ingurumen elkartea Aralar Bizirik-eko partaidea da. Elkarte horrek jakinarazi du azkeneko batzarrean zenbait herritarrek "ganaduzale batengandik" mehatxuak jaso zituztela, eta mankomunitateko lehendakariari eskatu dio mehatxu horiek irmoki gaitzets ditzala. Jarrera horiek "elkarbizitzaren kontrakoak" direla gaineratu du Landarlanek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.