Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden udalerriak

Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietako ostalaritza ere itxi egingo dute.

PCR probak egiteko gune bat, Agurainen. RAUL BOGAJO, FOKU
2021eko urtarrilaren 11
16:41
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatzeaz gain, astelehenero eta ostegunero Eusko Jaurlaritzak itxi egingo ditu 500 positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa duten udalerriak. Eman dituzten datu epidemiologikoen arabera, hauek daude eremu gorrian 5.000 biztanletik gorakoen artean urtarrilaren 22tik, 25era horiek barne: Araban, Agurain; Bizkaian, Abanto, Balmaseda, Bilbo, Bermeo,Elorrio, Gernika-Lumo, Gueñes,Lekeitio, Durango, Markina-Xemein, Muskiz, Trapagaran, Zierbenaeta Zornotza; eta Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zumaia eta Zumarraga.

Horiez gain, 5.000 biztanletik beherakoen artean, hauek egongo dira eremu gorrian egun horietan: Araban, Asparrena, Arratzua-Ubarrundia, Iruña-Oka, Bastida, Donemiliaga, Eskuernaga, Guardia, Lantaron, Lantziego eta Legutio. Bizkaian, Ajangiz, Artzentales, Forua, Gizaburuaga, Iurreta, Mundaka, Munitibar, Murueta, Muxika, Otxandio, Sondika, Zamudio eta Ziortza-Bolibar. Gipuzkoan, Aizarnazabal, Ibarra, Leaburu eta Zestoa.

Hala, herri horietako biztanleek ezingo dute alboko udalerrietara joan-etorririk egin, eta taldeko kirol jarduerak etenda geratuko dira. Eremu gorriko udalerrien zerrenda astelehenetan eta ostegunetan berrikusiko du Jaurlaritzak, astero. Datuek datozen egunetan izango duten bilakaerak erabakiko du, beraz, itxitako herrien zerrenda arindu ala puztu egingo den aurrerantzean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.