Araitz Zubimendi euskal presoa libre irtengo da bihar

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HERNANI. Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Araitz Zubimendi Hernaniko (Gipuzkoa) euskal presoa aske utziko dute bihar, zigorra beteta. 2009ko urrian epaitu zuten Zubimendi Espainiako Auzitegi Nazionalean, Eneko Aizpuru, Asier Tapia, Zigor Ruiz eta Garikoitz Mujikarekin batera. Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita, seina urteko kartzela zigorra, sei urtean lan edo kargu publikoak izateko debekua eta auziaren kostuak ordaintze ezarri zien auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.