Udal eta foru hauteskundeak. Ondorena

Araiz: «Hasierako helburuak bete dira akordio honekin»

Xabi Lasa, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Maiorga Ramirez, atzo. J. MANTEROLA /ARP.
joxerra senar
Iruñea
2015eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Behin akordio programatikoa lortuta, EH Bilduk batzarra egin zuen atzo Atarrabiako kultur etxean. Aurretik, akordioari buruz zein negoziazioen bilakaerari buruz mintzatu zen Adolfo Araiz EH Bilduko eleduna. Haren esanetan, akordioa «ez da EH Bilduren programa», baina «negoziazioen hasieran finkatutako helburuak bete dira» hitzartutako programarekin. Alde batetik, erregimena desmuntatu eta berriro errepikatu ez dadin «oinarriak finkatu dira», haren ustez. Bigarrenik, uste du egoera sozial larriari aurre egiteko premiazko neurriak hitzartu direla. Azkenik, prozesu demokratizatzaile baterako aukerak ireki dira.

Adolfo Araizek nabarmendu zuen programak lau alderdiak elkarren artean lotzen dituela. Hala, herenegundik negoziazioen hirugarren fasean sartu dira EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra. Araizen arabera, Geroa Baik gobernuan egiturari begira egindako proposamena EH Bilduren desberdina da, baina akordiorako tartea ikusten du. EH Bildurentzat, garrantzitsua da lau alderdiak gobernuan inplikatzea eta gobernua ahalik eta azkarren martxan jartzea.

Departamentuez eta kontseilarien soslaiez hitz egin dute. Geroa Baik nahi du alderdietan kargu organikorik ez izatea, eta Araizek zehaztu du hala izan zein ez, guztiak direla kargu politiko, erabaki politikoak hartzen dituztelako. Haren esanetan, gobernuaren egitura eta pertsonak zehaztu arte, ez da akordioa itxiko. «Zailtasunak egon daitezke, baina inportanteena da gai izatea zailtasun horiei aurre egiteko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.