Arakil eta Larraun, parlamentuan «laguntza eske»

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arakil eta Larraungo udalek agerraldia egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuan, Nedgya enpresaren gasbide proiektuak eskualdeetan izanen duen eragina azaltzeko. Arakilgo Udaleko alkate Oihana Olaberriak, Larraungo alkate Mikel Uhartek eta Mikel Martinez de Zuazo ingeniariak azaldu zituzten proiektuaren xehetasunak.

Talde parlamentarioen txandan, EH Bilduko Adolfo Araizek esan zuen «onargaitza» dela enpresak ikerketa geologikorik aurkeztu ez izana, eta «milaka zuhaitz moztuko dituztela ezkutatzea». Geroa Baiko Pablo Azkonak esan zuen alternatibarik badago hori lehenetsi beharko litzatekeela. PSNko Javier Lekunberrik lehenetsi zuen «eskualdean enplegua sortzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.