Aralarko larreak, zabalik

Larraitzen egin dute gaur irekiera ekitaldia. 18.500 ardi igoko dituzte 38 artzainek. Baita 600 behor eta 700 behi ere.

2007ko maiatzaren 1a
16:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Aralarko larreen irekiera ekitaldia egin dute gaur Larraitzen (Gipuzkoa). Goizetik jende asko azaldu da, eguraldi txarra egin arren, eta hainbat izan dira antolatu dituzten ekitaldiak: zaldien erakustaldia, musika, artisau azoka... 12:00etan eguneko ekitaldi nagusia egin dute: abereak mendian gora bota dituzte.

Aurten 18.500en bat ardi igoko dituzte Aralarko 38 artzainek. Enirio-Aralar mankomunitatean gehienezko muga 20.000 arditan dute jarrita.

Behor eta behientzat mankomunitatean ipinia duten muga 1.400 burukoa da. Aurten 1.300en bat buru igoko dituzte. Horietatik, 600 inguru behorrak dira eta gainontzeko 700ak behiak.

Larreak, ofizialki, datorren urteko urtarrilaren 31ra arte egongo dira zabalik. Baina artzain gehienak urrian jaitsiko dira babesera, larreei atsedena emanda, hauek hurrengo urterako pronto egon daitezen.

Argazkian, behiak gaur, Larraitzen. ('Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza').
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.