politika

Aralarrek Zaldibiako Udala utzi du, udaletxean izandako "ezadostasunengatik"

2007ko udal hauteskundeetan Aralarrek eta ANVk boto kopuru bera lortu zuten, lau zinegotzi bakoitzak. Bederatzigarren hautetsia "inpartziala" izateko asmoa agertu zuten, baina ez ziren adostasunera heldu. Gerora, Aralarrek zinegotzi hori bereganatzea erabaki zuen, "blokeo egoeratik ateratzeko beharrezkoa" zelako. Harrezkero, baina, tentsioa handitu egin da.

2009ko ekainaren 24a
18:12
Entzun
Gaur goierrikohitza.info-k jakinarazi duenez, Zaldibiako Udala (Gipuzkoa) utzi du Aralarrek, azkenaldian udaletxean izandako "ezadostasunengatik". 2007ko udal hauteskundeetan Aralarrek eta EAE-ANVk boto kopuru bera lortu zuten, bakoitzak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta bederatzigarren zinegotzia "inpartziala" izendatzeko asmoa agertu zuten, baina ez zuten praktikan jarri, bi aldeek ez zutelako adostasunik lortu. Gerora Aralarrek zinegotzi inpartzial hori bereganatzea erabaki zuen, "blokeo egoera horretatik irteteko beharrezkoa" zela argudiatuta.

Aralarreko lau hautetsiek utzi dute Udala, eta alderdiko beste inork ez ditu hartuko karguok. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utziko dute Udala osatzeko erabakia.

Egitasmoei buruz ere izan dute desadostasunik ANVk eta biek. Kasu, udaletxeko eraikina berritzeko proiektu bat aurkeztu zuen Aralarrek, eta horrek iskanbila areagotzea eragin zuen. Proiektu horrek ez zuen nahikoa babes izan. Tentsioa areagotu egin da Udalean eta, ondorioz, Aralarren lau zinegotziek dimisioa emango dutela iragarri dute gaur. Dimisioak, "Ibarguren azpiko proiektua eta Aiestaran errekako uraren egitasmoa martxan jarritakoan" emango dituztela jakinarazi dute. "Gainontzeko gai guztiak bertan behera utziko ditugu momentu honetatik aurrera".

Aralarrek herrian zabaldu duen agiriak dionez, "egoera horretan" ezingo dute "herritarren erdiak agindutako eginkizuna burutu". Botoa eman dieten herritarrei "barkamena" eskatu diete; "ziur gaude ulertuko dutela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.