Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Aranak hitz eman du EBk ez duela itunik egingo EAJ, H1 eta PPrekin

Gipuzkoako PSEren proposamen ekonomiko eta sozialak eta EAJrenak berdinak direla salatu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Ezker Batuak ez du hauteskunde emaitzei itxaron behar izan aliantza politika zehazteko. Mikel Aranak iragarri duenez, EAJrekin, PPrekin eta Hamaikabatekin itunak sinatzea baztertzea erabaki du Gipuzkoako Ezker Batuak. Gainera, egun PSE-EE, EBrengandik baino gaehiago, aipatu hiru alderdiengandik hurbilago dagoela iritzi dio, eta, beraz, alderdi horrekin ere akordioak erdiestea zail ikusten duela adierazi du. Gipuzkoako PSE-EEren proposamenak eta EAJrenak berdinak direla salatu du. «Krisi politikoa, soziala eta ekonomikoa pairatzen ari gara, eta egoera honi ez zaio konponbidea emango PSOE, EAJren laguntzarekin, gauzatzen ari den murrizketekin», nabarmendu du.

Arantza Gonzalez Gipuzkoako ahaldungai nagusiari eta Kintxo Gomez Donostiako alkategaiari babesa emateko izan da Donostian EBren idazkari nagusia. Azaldu duenez, azken egunotan alderdi politiko guztien proposamenak arretaz entzun ondoren, EBk «Gipuzkoako herriarekiko konpromiso argia» hartzeko erabakia hartu du: «Gipuzkoa ezkerretik eraldatzeko asmoa duten alderdiekin soilik egingo ditugu itunak», adierazi du Aranak.

EBren buruzagiaren arabera, «aldaketa sakona» behar du euskal politikagintzak eta, bereziki, instituzioen kudeaketak: «Erakundeei buelta eman behar zaie, eta horretarako ezinbestekoa da EB bezalako ezker alternatiboaren presentzia sendoa», esan du.EBk erakundeetan indarra izan dezan, «giltza» herritarrek dutela nabarmendu du Aranak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.