Arartekoarekin bildu dira Uribetxeberriaren senideak

2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin bildu ostean, Iñigo Lamarca EAEko arartekoarekin izan ziren atzo Josu Uribetxeberriaren anaia Javier Uribetxeberria eta haren iloba Julen Aranburu. Haiekin batera bileran izan ziren Iratxe Zeziaga Arrasateko zinegotzia eta Mattin Troitiño eta Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kideak. Euskal presoen senideen eta lagunen elkartearen arabera, honako konpromiso hauek hartu ditu arartekoak: Uribetxeberria berehala aske utz dezaten, Zaballako espetxera, Madrilgo Arartekora eta Espainiako Auzitegi Nazionalera bere kezka helaraziko du. Uribetxeberria ospitalean dagoen bitartean, presoak eta haren senitartekoek tratu duina jaso dezaten eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari. Presoari komunikatzeko eskubidea urratu diotenez, horri aurreegiteko beharrezko baliabideakjartzeko eskatuko du, eta komunikazio eskubidea bermatzeko. Uribetxeberriak bizi duen egoera larria dela eta, bere kezka eta jarreraren berri jakinaraziko du. Eta sakabanaketa politikari buruzko iritzia emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.