Autogobernua

Arastik "zail" ikusten du Nafarroari trafiko eskumenak eskualdatzea

Nahiz eta Pedro Sanchezek legealdi amaierarako transferentzia egingo zela ziurtatu, hori egiteko orain arazo teknikoak daudela arrazoitu du Espainiako Gobernuko ordezkariak

Jose Luis Arasti, Espainiako Gobernu ordezkaria Nafarroan. VILLAR LOPEZ / EFE
joxerra senar
2019ko martxoaren 5a
20:30
Entzun

Hauteskunde orokorrak aurreratzeak dena aldatu du. Edo bederen, argudio horri heldu dio Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hitza betetzeko arazoak dituztela justifikatzeko. "Presidentearen eta gobernuaren borondatea da konpromiso hori betetzea, baina Estatuko aurrekontu orokorrak ez onartu izanak hauteskundeak aurreratzea ekarri du".

Urriaren 31n, Moncloan batzartu zen Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria Pedro Sanchezekin. Han, trafiko eskumena itzultzeko prest agertu zen Sanchez, —Nafarroak bere gain izan zuen eskumen hori 1928tik 1964ra—, baina oraingoz ez da halakorik gertatu. Maria Jose Beaumont Barne kontseilariak zailtasunen gaineko informazioa eman zuen Parlamentuan. Madrilen, Barne Ministerioak, Ogasun Ministerioak eta DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak aztertu behar dute eskualdatzearen kostua, ondoren ekarpenean islatzeko.

Gaur Arastik onartu du "hiru ministeriori" eragiten diela gaiak. "Ministerioak lanean ari dira eta baina zaitasun teknikoak daude. Lehenago hilabete batzuetako aurreikuspena genuen eta orain denbora murriztu zaigu".

Ustez, konpromiso hori maiatzerako bete behar zuen Sanchezek eta hauteskundeak aurreratzeak ez luke zertan hor aldatu. Hauteskundeak aurreratuagatik, nekez osatuko da Espainiako Gobernu berria maiatzaren 26 baino lehen. Alta, ikusi beharko da konpromisoa betetzen duten edo ez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.