Eusko Legebiltzarreko taldeak osatzerakoan Mahai ez da ados jartzen. Izan ere, EAk bere taldea egin nahi du EAJrekin koalizioan aurkeztu arren. EB-Berdeek, berriz, beren taldea osatu nahi dute horretarako behar dituzten 5 legebiltzarkide ez eduki arren. EB-Berdeek 3 legebiltzarkide dituzte, eta taldea osatzeko falta zaizkion biak EAJk utzi nahi dizkio. Ondorioz, Aralar bakarrik geratuko litzateke talde mistoan, eta talde propioa baleuka bezalako eskubide eta betebeharrak eskuratu.
EBk bere taldea izatearen aurka azaldu da EA, baina Ziarretak esan duenez, ez da kontu politikoengatik. "Gu ez gaude EB-Berdeek beraien taldea edukitzearen kontra, baina arau kontua da". Gaineratu duenez, beraiek arauak aldatzearen alde azaldu dira.
Hirukoa errepikatzearen alde
Ziarretaren iritzian, "egia da indar korrelazioak aldatu egin direla", eta bere iritzian, EB-Berdeak orain ez dira lehen bezain "beharrezkoak hirukoan". Izan ere, Ziarretak gogorarazi duenez, aurreko legegintzaldian EAJ, EA eta EB-Berdeak bilduta, gehiengoa zuten, eta orain ez.
Edozein modutara, Hirukoak Jaurlaritzak Gobernatzeko lana ondo egiten duela iritzi dio EAk, eta horregatik, berriz ere formula horren alde egingo dute.
politika