Andoain eta Urnieta artean itxi du Ertzaintzak GI-131 errepidea, SuperAmara saltoki handia dagoen inguruan. Izan ere, zuhaitz baten adarrak errepidea gurutzatzen zuen, airean, eta Ertzaintzaren iduriko kamioiren batek jo eta istripuak eragiteko arriskua sortzen zuen.
Errepidea behar bezala mantentzeko ardura Gipuzkoako Diputazioarena da, eta erakunde horretako bideetako zaintza zerbitzuetako langileak joan dira adarra gurutzatuta zegoen tokira. Haiek, ordea, ez zuten ikusten inolako arriskurik zegoenik. Aitzitik, adar hori aspalditik zegoela horrela, eta ez zagoela botatzeko arrazoirik agertu dute.
Ondorioz, ika-mika sortu da ertzainen eta errepideetako zaintza zerbitzuetako langileen artean, eta bitartean, auto ilara handiak sortu dira, bai Urnieta aldera, bai Andoain aldera.
Azkenean, ordea, adarra moztu dute Diputazioko langileek.
Errepideak
Arbola bat tarteko auto ilara handiak sortu dira GI-131an, Andoain eta Urnieta artean
Arbola handi baten adar luzeak GI-131 errepidea ia alderik alde, gurutzatzen zuela-eta Ertzaintzak itxita eduki du bide hori Andoain eta Urnieta artean, harik eta Gipuzkoako Diputazioko errepide zaintzako zerbitzuetako langileek moztu duten arte. Hasiera batean, Diputazioko zerbitzuetako buruek adarrak ez zuela arriskurik sortzen irizi diote, eta ebakitzearen aurka agertu dira. Ertzaintzaren eta Diputazioaren arteko ika-mikak luzatu egin du errepidearen etenaldia, eta auto ilara handiak sortu dira noranzko bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu