ARDATZAK

2023ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren zirriborroak bost ardatz nagusitan banatu ditu helburuak.

Autonomia. Kontingentzia guztietan udalek eta aldundiek eskainitako arreta indartzea, «bizitza independentea» sustatzea, «arreta piramidea alderantzikatzea»,eta egoitzak eraldatzea.

Integrazioa. Bazterketa sarea indartzea, eta deszentralizaziorantz urratsak egitea.

Oreka. «Zaintza antolaketa soziala» sustatzea, instituzioen eta familien arteko oreka berri batekin.

Artikulazioa. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak Eusko Jaurlaritzaren gain jarritako betebeharrak bultzatzea.

Genero ikuspegia. Genero, adin, jatorri eta autonomia mailak eragindako diskriminazio egoerak hautemateko eta horiei aurre egiteko, genero ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala lantzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.